argia.eus
INPRIMATU
Oñati, Elgoibar eta Zumaia frankisten eskuetan erori ziren, Gipuzkoan

Oñati, Elgoibar eta Zumaia frankisten eskuetan erori ziren, Gipuzkoan. Hurrengo egunetik aurrera, miliziano eta EAJko kide ugari atxilotu eta fusilatu zituzten. Bidasoako guduaren ostean Donostia irailaren 13an erorita, irailaren 14tik aitzina frankistek aurrera egin zuten Gipuzkoan, harik eta urriaren 6an, Ondarroa hartu ostean, gudarien erresistentziarekin frontea finkatu zen arte. Hala, Elgeta eta Eibar artean aurrera egin ezinik geratu ziren neguko frontean, 1936ko urritik 1937ko apirilera arte. Gipuzkoan frankistek 1.191 pertsona fusilatu zituztela dokumentatu dute memoria historikoa lantzen duten taldeek.

Iturria: Josu Chueca eta Luis Fernandez, Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian (Euskaldunon Egunkaria).