argia.eus
INPRIMATU
Nazioarteko Zigor Auzitegiak bortxaketa kasu batengatik lehen epaia eman zuen

Nazioarteko Zigor Auzitegiak bortxaketa kasu batengatik lehen epaia eman zuen. Hagako Auzitegiak hiru serbobosniar epaitu zituen 1992an Bosniako Foča hiriko atxilotze guneetan bortxaketa masiboak egitea egotzita. Lehen aldiz, bortxaketak era independentean epaitu zituen epaitegi honek, eta gizateriaren aurkako delitutzat jo. Genozidioaren zigorrak gainditzen du soilik. Emakumeak sexu esklabo eta neskame modura erabiltzeko bahitu zituzten. Emakume horien artean hamabi urteko haurrak ere bazeuden.