Naziek okupatutako Bielorrusian, hauek agintean jarritako Wilhem Kube komisario jeneralaren ohean lehergailua jarri zuen Halina Mazani izeneko partisanoak.
Ekintzaile sobietar hau Minskeko bere etxean neskame lanetan hasi zen, noizbait Kube hiltzeko asmoz
Gau hartan, gauerdia pasatxo, lehergailuak eztanda egin eta Kube hil zuen.
II. Mundu Gerra amaitutakoan, Sobietar Batasuneko heroi izendatu zuten.
Ingrid Strobl, Partisanas: la mujer en la resistencia armada contra el fascismo y la ocupación alemana (1939-1945). (Virus)