argia.eus
INPRIMATU
NATOren erreferendumaren inguruko eztabaidetatik kanpo utzi zuten HB Espainiako hedabide publikoan

NATOren erreferendumaren inguruko eztabaidetatik kanpo utzi zuten HB Espainiako hedabide publikoan. HBri, zuen ordezkaritza parlamentarioagatik, tartea egokitu arren Espainiako telebista kate publikoaren publizitate espazioetan, hortik ere kanporatu zuten. Koalizio abertzalearen iritziz, Espainiako Gobernuak Hego Euskal Herrian espero zen ezezkoaren garaipena ezker abertzaleak kapitalizatzea eragotzi nahi zuen. Handik hiru astera, martxoaren 12ko erreferendumean Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan NATOren aurkako ezezkoa gailendu zen.

Iturria: Erredakzioa, HB, vetada en TVE para evitar publicidad de su no a la OTAN (Egin, 1986ko otsailak 22).