argia.eus
INPRIMATU
Nanking hiriko sarraskia abiatu zuen Japoniako armadak Txinan

Nanking hiriko sarraskia abiatu zuen Japoniako armadak Txinan. Japoniar inperioak Txina konkistatua zuen eta Shangaiko bataila irabazi ostean, japoniarrek gobernuaren hiriburua hartu nahi izan zuten. Zazpi astetan 350.000 lagun inguru hil eta hamarnaka mila emakume bortxatu zituzten. Gerra honek II. Mundu Gerrarekin egin zuen bat denboran eta tarte horretako ankerkeria handiena izan zen.

Iris Chang, The Rape Of Nanking: The Forgotten Holocaust Of World War II.