argia.eus
INPRIMATU
Munduko maparik zaharrenetakoa aurkitu zuten Ultzaman: 13.600 urteko Abauntzeko mapa

Munduko maparik zaharrenetakoa aurkitu zuten Ultzaman: 13.600 urteko Abauntzeko mapa. Nazioarteko zientzialarien arabera, Nafarroako hauxe da Mendebaldeko Europan gorde den mapa zaharrena. Inguruko hainbat elementu agertzen dira grabaturik harrian. Pilar Utrilla eta Carlos Mazo doktoreek haitzulo aurrean dagoen San Gregorio mendia identifikatu dute, baita sigi-saga bihurritzen den Zaldatzain ibaiaren ibilgua ere, bere ibilbidean bi ibai adar dituela. Hainbat zirkuluk neguan istiltzen diren inguruneak adierazten dituzte. Grabatua hainbat animaliaz osatuta dago, hala nola oreinak, ahuntzak eta zaldiak, eta aldamenean irudi antropomorfo batzuk dituzte. K.a. 11640 urtekoa dela kalkulatu dute.

Iturria: Ramón Oleaga Páramo eta Jose Mari Esparza Zabalegi, Imago Vasconiae. Euskal Herria: kartografia historikoaren atlasa (Txalaparta).