argia.eus
INPRIMATU
Munduko biztanleriak 7.000 milioi biztanleen langa gainditu zuen

Munduko biztanleriak 7.000 milioi biztanleen langa gainditu zuen. Nazio Batuen Populazioaren Funtsak egun hori “7 mila milioien eguna” izendatu zuen. Munduko biztanleriak esponentzialki egin du gora azken hamarkadetan. Horrek baliabideen eskarian eragiten du, baliabide finituak dituen planeta batean eta hazkunde ekonomiko etengabea eskatzen duen eta aberastasunaren banaketa ekonomiko eta global desorekatua sustatzen duen mundu-sistema kapitalista baten pean. Hamaika urtera, 2022ko azaroaren 15ean, 8.000 milioien langa gainditu zuen.