argia.eus
INPRIMATU
Mundua astindu zuen Mohammed Al Durrah haurraren hilketak, zeina Israelgo armadak hil zuen tiroz

Mundua astindu zuen Mohammed Al Durrah haurraren hilketak, zeina Israelgo armadak hil zuen tiroz. Talal Abu Rahma kazetari palestinarrak bideoan grabatu zuen, France 2 telebistarako lanean ari zela. Bigarren Intifadaren bigarren eguna zen eta Gazako Zerrendan, bere aita Jamalekin harrapatuta geratu zen haurra pareta txiki baten atzean. Aita tiroetatik haurra babestu nahian aritu bazen ere, azkenean jo eta hil egin zuten israeldarrek. Irudiek munduari bira eman zioten. Israeldarrek hasieran onartu bazuten ere beren posizioetatik egin ziotela tiro, gerora, adierazi izan dute palestinarrak izan zirela haurrari tiro egin ziotenak. Kameralariak zinpean adierazi zuen Israelgo segurtasun dorretik hil zutela eta haurraren bila etorri zen anbulantziari ere egin ziotela.

Iturria: Wikipedia, Muerte de Muhammad Al-Durrah