argia.eus
INPRIMATU
Muhammad Ali boxeolaria hil zen

Muhammad Ali boxeolaria hil zen. Inoizko boxeolari handienetakoa izateaz gain, afroamerikarren eskubide zibilen defentsan eginiko ekintzengatik ere ezaguna da. Jaiotzez Cassius Clay, islamera aldatzearekin batera aldatu zuen izena ere, “Clay” berak aukeratu ez zuen esklabo izena zela azalduz. Vietnamgo Gerrara joateari ere uko egin zion, eta horregatik zigortu egin zuten.