Moncloaren aurka granada bat jaurti zuen ETA pm-k Madrilen. Espainiako presidentearen egoitza da eraikina. Suziri bat jaurti zuten egoitzaren heliportuaren aurka, eta zeukaten gerra-materiala xehe zerrendatu eta azaldu ostean, hura gobernuaren aurka erabiltzeko mehatxua egin zuten prentsaurreko klandestino batean, baldin eta ez baziren UCDren gobernuari egin zizkion lau eskaerak betetzen: onartu berria zen Autonomia Estatutuaren eskuduntzak berrikustea, Nafarroa eta EAE batzeko erreferenduma deitzea, euskal presoak askatzea eta espainiar Polizia Euskal Herritik kanporatzea ziren.
Iturria: Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin. 1967-2011. Lehen liburukia, 1967-1980 (Maiatz).