Militantzia politikoagatik atxilotze agindua zuten zortzi gazteren egoera salatu eta hauek babesteko herri harresia egin zuten ia mila lagunek Donostian.
Inongo biolentziarik erabili gabe eutsi zioten, Ertzaintzak lau ordu behar izan zituen auziperatuengana heltzeko, banan-bana, herritarrak bertatik bortxa handiz ateratzen zituen bitartean.
Mugimenduak indar handia hartu zuen eta Euskal Herriko hedabide handienak gaia isilik pasatzen saiatu ziren arren, nazioarteko hedabideetan eman zioten garrantziak agerian utzi zituen. Bideo hau erabili zuten jendea mobilizatzeko:
Azpiko bideoa, ARGIAk egin zuen laburpena.
Ondoren etorriko ziren atxiloketa politikoei aurre egiteko herri harresien estrategiak sendotasun handia irabazi zuen.