argia.eus
INPRIMATU
Milioi laurden ikasle kalera atera ziren Thatcherren aurkako ikasle greban

Milioi laurden ikasle kalera atera ziren Thatcherren aurkako ikasle greban. Protestak Eskozian hasi ziren eta Erresuma Batu osora hedatu ziren. Deialdiak Liverpoolen izan zuen erantzunik handiena, 30.000 ikasle ez ziren eskolara joan eta 10.000 bat manifestatu ziren hiriko kaleetan. Thatcherren Gobernuak Gazteen Formakuntzarako Programa izenekoa abiatu zuen 1983an, lantegietan 16-17 urteko gazteek formakuntza boluntarioa jasotzeko. 1985ean, ordea, derrigorrezko bihurtu nahi izan zuen gazteak eskulan merke gisa erabiltzeko baliatzen zuten programa hori. Thatcherrek atzera egin zuen hasieran, baina hiru urtera derrigor egin zuen.

Iturria: Steven Johns, The UK school students’ strike, 1985 - (libcom.org, 2015eko urriak 19).