Milaka eta milaka pertsonak Brigada Internazionalei agur hunkigarria eskaini zieten Bartzelonan. Juan Negrín Errepublikaren gobernuko presidenteak irailaren 21ean iragarri zuen, Ginebrako Nazioen Ligaren batzarrean, nazioarteko borrokalariak armada errepublikanotik erretiratuko zituztela. Erabaki horrekin etsaia gauza bera egitera bultzatu nahi zuen, frankistek nazien eta italiar faxisten laguntza estua baitzuten. Francok, ordea, ez zuen kolaborazioa eten. Brigada Internazionalak faxismoaren aurkako elkartasun internazionalistaren eredu izan ziren. 53 herrialdetatik 35.000 boluntario baino gehiago joan ziren Espainiako Estatura borrokara eta 10.000 hil zirela kalkulatzen da.
Iturria: Manuel Requena Gallo, Las Brigadas Internacionales: una aproximación historiográfica (Ayer, 56. zkia, 2004).