argia.eus
INPRIMATU
Méduse ontzi frantsesa hondartu zen, Mauritaniako kostaldetik gertu

Méduse ontzi frantsesa hondartu zen, Mauritaniako kostaldetik gertu. Beste bi ontzirekin abiatu zen Frantziako Rocheforteko portutik, Senegal britainiarrengandik berreskuratu asmoz, haiekin hala itunduta. Méduse ontziaren buru hogei urte nabigatu gabe zeraman Chaumereys bizkondea jarri zuten, eta norabidea galdu zuen. Salba-txalupetan denentzako lekurik ez eta 150 gizonek baltsa bat prestatu zuten. Noraezean amaitu zuten eta haien arteko tirabirak lehertu ziren. Bizirauteko aukera urrien jakitun, zenbait kide sastakatu edo kareletik bota zituzten, eta beste batzuek beren buruaz beste egin zuten. Geratzen ziren gutxiek kanibalismora jo zuten. Hamahiru egunera erreskatatu zituzten bizirik geratzen ziren hamabost marinelak.

Iturria: Nagore Irazustabarrena Uranga, Itsas tragedia erromantizismoaren ikono (Argia, 2013ko otsailak 14).