Martxelo Otamendik Espainiako Poliziaren torturak salatu zituen telebistan zuzenean, espetxe kanpoan. Otsailaren 20an Euskaldunon Egunkaria armaz itxi eta hamar arduradun atxilo hartu ostean, bost eguneko inkomunikazio aldian torturatu egin zituztela salatu zuten gehienek. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Del Olmo epaileak agindu zuen Egunkaria ixteko, ETArekin kolaboratzea egotzita. Itxi eta berehala euskal gizarteak erantzun historikoa eman zuen Donostia txiki utzi zuen manifestazioarekin. 2010ean denak absolbitu zituzten eta 2014an auzi ekonomikoa itxi zuten, baina kaltea egina zegoen eta inork ez zuen sekula barkamenik eskatu egindako kalteagatik.
Iturria: ARGIA, ‘Euskaldunon Egunkaria’ itxi zutela 20 urte dira gaur (Argia, 2023ko otsailak 20). r