argia.eus
INPRIMATU
Marie-Jeanne Etcheverria jaio zen Saran, erresistentziako kidea

Marie-Jeanne Etcheverria jaio zen Saran, erresistentziako kidea. Bere lehengusina Maria Josefa Sansberro Maddiren hoteleko langile zela, harekin batera mugalari jardun zuen II. Mundu Gerran, naziengandik ihesean zebiltzanei muga gurutzatzen lagunduz. Inguruan jarduten zuten sare guztiekin kolaboratu zuten, baina 1944ko ekainean naziek harrapatu zituzten. Hendaian torturatu ostean, Dachauko kontzentrazio esparrura eraman zituzten. Esparru batetik bestera mugitu ostean, Sachenhausengoan amaitu zuten. Maddik han bukatu zituen bere egunak, baina Marie-Jeannek handik bizirik irtetea lortu zuen. Frantziako Gobernuak Ohorezko Legioaren domina eman zion.

Iturria: Wikipedia, Marie-Jeanne Etcheverria