argia.eus
INPRIMATU
Manuel Andueza beratarra hil zuen Guardia Zibilak, istripu baten ostean istilua haiek sortuta

Manuel Andueza Elizalde beratarra hil zuen Guardia Zibilak Donostiara bidean zela. Errepidean istripu bat izan zuen beste auto batekin, eta gidariarekin kontua era lagungarrian konpontzen ari zela Guardia Zibila iritsi zen. Poliziek eztabaida bat hasi zuten, eta Anduezari hiru tiro jo zizkioten bularrean, lekukoek kontatu zutenez.

Ez zuten inoiz inor epaitu hilketa horregatik.