argia.eus
INPRIMATU
Manifestazioa egin zuten Gernikan bezperako greba orokorrean atxilotutakoak askatzeko eskatzeko

Manifestazioa egin zuten Gernikan bezperako greba orokorrean atxilotutakoak askatzeko eskatzeko. Txiki eta Otaegiren fusilatzeen urteurrenean deitutako greba orokorrean egondako istiluetan Espainiako Poliziak Gernikan atxilotutako lau lagunak askatzeko eta alkatearen dimisioa eskatzeko egin zuten protesta, baina Guardia Zibilak tiroka desegin zuen manifestazioa. Iluntzean, herriko giroa baretu zenean, Polizia berriz agertu zen eta tabernetan zegoen jendea irtenarazi eta txikizioak eragin zituen. Kalkuluen arabera, bezperako greban 550.000 langilek hartu zuten parte Hego Euskal Herrian, eta Poliziak eragindako istiluetan zauritu ugari egon ziren.

Iturria: Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna – Euskal Herria y la Libertad, IV. Liburukia, 1974-1976. Milis y polimilis (Txalaparta).