argia.eus
INPRIMATU
Mahmud Darwix idazle eta poeta palestinarra hil zen

Mahmud Darwix idazle eta poeta palestinarra hil zen. 1960 eta 1970eko hamarkadetako palestinarren berpizkunde kultural eta politikoan intelektual garrantzitsua izan zen, Israelek hil zituen beste zenbaitekin batera –Ghassan Kanafani, Kamal Nasser, Mahmoud Hamshari eta Wael Zwaiter, batzuk aipatzearren–. 1948ko Nakbaren osteko belaunaldian, kontzientzia nazionala berpizteko berebiziko garrantzia izan zuen produkzio literarioak, mugimendu politiko berriak eratu eta erresistentzia armatua antolatzen amaitu zuena. Darwix politikoki ere engaiatu zen, Palestinaren Askapenerako Erakundeko kide izan zen eta 1988ko Independentzia Aldarrikapenaren idazketan hartu zuen parte, besteren artean. AEBetan hil zen erbestean eta Ramallahn dago lurperatuta.

Iturria: Rashid Khalidi, Ehun urteko gerra Palestinaren aurka. Kolonialismoa eta erresistentzia 1917-2017 (UEU).