argia.eus
INPRIMATU
Madagaskarrek Frantziarekiko independentzia aldarrikatu zuen

Madagaskarrek Frantziarekiko independentzia aldarrikatu zuen. Hala ere, oso loturik geratu zen Frantziarekin, eta Philibert Tsiranana presidentea gogor kritikatu zuten herritarrek frantziarren interesak defendatzen zituelako. Arrazoi horregatik, ikasleek grebak hasi zituzten. Aurretik frantziarrek errepresio bortitza erabili zuten askatasunaren alde borrokatu zutenen aurka, gutxienez 40.000 pertsona hilez eta, adibidez, presoak hegazkinetatik botaz altxatuta zeuden herrien gainera.