argia.eus
INPRIMATU
Louis Mardochée Lévy baionarra fusilatu zuen Frantziako armadak, bere postua uztea egotzita

Louis Mardochée Lévy baionarra fusilatu zuen Frantziako armadak. 1914ko Gerla Handia hasi zenean, gudara behartuta bidali zuten, errekrutatuta. Urtebete Frantzia iparraldeko frontean egin ostean, abenduaren 28ko gauean bere postua uztea egotzita, gerra kontseilua egin eta heriotzara kondenatu zuten. Bere aitak justizia bila eta semearen izena garbitu asmoz, prozedura juridikoa abiatu zuen 1932an estatuaren aurka, gerra hasi aurretik, bere semeak arazo mentalak zituela argudiatuta.