argia.eus
INPRIMATU
Lizarrako alkate abertzale Fortunato Agirre fusilatu zuten Taxoaren erreketeek

Lizarrako alkate abertzale Fortunato Agirre fusilatu zuten Taxoaren erreketeek. Arellanon jaioa, Espainiako II. Errepublikan Lizarrako alkatetzara iritsi zen EAJrekin. Nafarroa Buru Batzarreko kidea izan zen, eta Hego Euskal Herriko lau herrialdeentzako Lizarrako Estatutuaren bultzatzaileetako bat izan zen. Osasuna futbol taldearen sortzaile eta zuzendaritzako kide ere izan zen. Molaren Nafarroako altxamendu militarraren aurretik, konspiratzaileak Iratxeko monasterioan egiten ari ziren mugimenduez ohartarazi zuen. Altxamenduaren egun berean atxilotu zuten.

Iturria: Wikipedia, Fortunato Aguirre