argia.eus
INPRIMATU
Lekunberritar talde bat barruko arropan joan zen Guardia Zibilaren kuartel aurrera

Lekunberritar talde bat barruko arropan joan zen Guardia Zibilaren kuartel aurrera. Lepotik zintzilik zeramatzaten nortasun agiriak. Guardia Zibilak herrian sortzen zuen egoera salatu nahi zuten ekintza horrekin, batez ere errepideetako kontrolek “biluzik uzten” zituztela.

Iturria: Sabino Ormazabal, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat (Bidea Helburu taldea).