argia.eus
INPRIMATU
Lehenbiziko Euzko Jaurlaritza osatu zuten Gernikan

Lehenbiziko Euzko Jaurlaritza osatu zuten Gernikan. Jose Antonio Agirre izendatu zuten lehendakari, eta sailburuak izendatu ondoren, alderdi guztiek adosturiko programa azaldu zuten. Gerra irabaztea eta bakea egonkortu eta antolatzea izango ziren egiteko nagusiak, baina gainontzeko arloetan ere adostasun zabala izan zuten EAJ, EAE-ANV eta Fronte Popularreko beste alderdiek. 1936ko Gerrako frontea Eibar-Elgetan finkatuta, Araba osoa eta Gipuzkoa ia osoa frankisten eskuetan zeuden.

Iturria: Mikel Errazkin Agirrezabala eta Juantxo Agirre Mauleon, 1936ko Gerra Euskal Herrian: historia eta memoria (UEU).