argia.eus
INPRIMATU
Lazkaoko apaiza zigortu zuten mezan alkate frankistari eskatzeagatik Espainiako Errege Martxa ez jotzeko

Lazkaoko apaiza zigortu zuten mezan alkate frankistari eskatzeagatik Espainiako Errege Martxa ez jotzeko. 10.000 pezetako isuna ezarri zioten Manuel Aldaregiari, eta horrez gain, Errege eguneko mezan Poliziaren torturen aurka eginiko adierazpenengatik ere zigortu egin zuten. Egun berean, Auzitegi Gorenak Jose Mazia abadearen zigorra bertan behera utzi zuen, hura ere komisaldegietako torturak salatzeagatik prozesatua. Bi egun lehenago, Alberto Gabikagogeaskoa ere epaitu zuen TOP epaitegiak, sermoi batean torturak salatzeagatik. Euskal apaiz ugarik Euskal Herriaren zapalkuntza salatzeari ekin zioten 1960ko hamarkadan, eta erregimenak gogor zigortu zituen, Eliza Katolikoaren onespenarekin.

Iturria: Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna – Euskal Herria y la Libertad, I. Liburukia, 1952-1965. De Ekin a ETA (Txalaparta).