argia.eus
INPRIMATU
Lazkao Txiki jaio zen, bertsolari mitikoa

Lazkao Txiki jaio zen. Joxe Migel Iztueta Kortajarena izenez jaioa, bertsolari ezaguna izan zen. Gipuzkoako txapela jantzi zuen 1964an, eta Euskal Herriko txapeldunorde izan zen hurrengo urtean. Bertsotan bezala hizketan ateraldi eta umore handikoa zen, eta 1998an ETBk haren bizitzari buruzko marrazki bizidun telesaila estreinatu zuen. 1993ko apirilaren 3an hil zen, 66 urterekin.

 Andres Arlanzón, OñatikoUdala (CC BY 3.0)