argia.eus
INPRIMATU
Kurdueraz mintzatu zen diputatu bat Turkiako parlamentuan lehen aldiz, irain artean

Kudueraz mintzatu zen Turkiako parlamentuan lehen aldiz Leyla Zana HDP alderdiko diputatua. Lehen emakumea zen ordezkaritza eskuratzen eta kurduen banderaren koloretako diadema jantzita igo zen kargua hartzera. Hitza hartu zuenean, legebiltzarkide turkiar asko oihuka eta irainka hasi zitzaizkion.

Handik hiru urtera, 1994an PKKko kide izatea faltsuki egotzita espetxeratu egin zuten. Europako parlamentuak Sajarov saria eman zion giza eskubideen alde egindako lanagatik.

Ikusi bideoa euskarazko azpidatziekin: