argia.eus
INPRIMATU
Kubako kostaldera heldu zen Granma ontzia, iraultza hasiko zuten gerrilariekin

Kubako kostaldera heldu zen Granma ontzia, iraultza hasiko zuten gerrilariekin. Egun batzuk lehenago abiatu zen Mexikotik Fidel Castro buru zuen 82 pertsonako taldea, AEBen babesarekin zegoen Baptista diktadorearen aurka egin asmoz. Sierra Maestra mendian barneratu ziren. Castroz gain, bertan zihoazen Ernesto Che Guevara eta Camilo Cienfuegos, beste bi aipatzearren. Bi urteko borrokarekin, herritarren atxikimendua lortu eta 1959 urtea hastearekin batera garaipena lortu zuten.

Rafael Rojas, Historia mínima de la Revolución cubana (Turner).