argia.eus
INPRIMATU
Katalanez ikasteko debekuaren aurka protesta egin zuten Bartzelonako Unibertsitateko ikasleek

Katalanez ikasteko debekuaren aurka protesta egin zuten Bartzelonako Unibertsitateko ikasleek. Espainiako Hezkuntza publikoaren eta Arte Ederren ministro Romanonesko kondeak aurreko astean onartutako dekretuak gaztelania inposatu eta beste hizkuntzetan erlijioa eta gainerako irakasgaiak irakastea debekatu zuen. Hala, euskara, katalana eta galegoa, besteren artean, debekatu zituzten hezkuntzan. Debekua errespetatzen ez zuten irakasleen zigorrak ere finkatu zituzten: lehen aldian kargu hartu eta bigarrenean kaleratu egingo zituzten. Bartzelonako ikasleek, besteren artean, Romanonesko kondeari desadostasun telegramak bidali zizkioten frantsesez eta ingelesez, katalana debekatu baitzuen.

Iturria: Aldarulls universitaris contra la prohibició de l’ensenyament en català (Llibertat.cat)