argia.eus
INPRIMATU
Kanaky uharteetara iritsi zen Frantziako museo batean eduki zuten Ataï buruzagiaren burezurra

Kanaky uharteetara iritsi zen Frantziako museo batean eduki zuten Ataï buruzagiaren burezurra. 1878an kolono frantziarren aurka izandako altxamenduaren buruzagia izan zen Ataï, eta urte bereko irailaren 1ean hil zuten. Burua moztu zioten eta Parisera igorri. Ikusgai egon zen 136 urtez Frantziako Gizakiaren Museoan. Errebolta hura bai Ataï bera kanak abertzaleentzat sinbolo historikoak dira eta mugimendu abertzalearen urteetako aldarrikapena zen buruzagiaren burezurra itzultzea. Ohore guztiekin egin zioten harrera.

Iturria: Xabier Letona, Atai buruzagiaren burua, Paristik Kaledonia Berrira bueltan (ARGIA, 2014ko irailak 2).