argia.eus
INPRIMATU
Jurramendiko erromerian eskuin muturreko mertzenarioek bi pertsona hil zituzten: Ricardo García eta Aniano Jiménez

Jurramendiko erromerian eskuin muturreko mertzenarioek bi pertsona hil zituzten: Ricardo García eta Aniano Jiménez. Mugimendu karlistan egondako aldaketen ondorioz, ezkerreko karlismoa indarra hartzen ari zen –demokrazia, autodeterminazioa eta sozialismo autogestionarioaren aldekoak–. Frankismoarekin lotutako eskuin muturreko korronteak, gutxiengoa izanik ere, indarra mantentzen zuen botere esparruetan, ordea. Urteroko erromerian, ezkerreko karlisten aurka egiteko Errekonkista Operazioa prestatu zuten, eta nazioarteko mertzenarioak, eskuin muturreko karlista eta espainiar zerbitzu sekretuekin, tiroka hasi ziren gailurretik. Fraga ministroak “anaien arteko borroka” izan zela esan zuen, baina estatuak lagundutako atentatua izan zen. Hiltzaileen artean Jean-Pierre Cherid zegoen, Argala hilko zuen mertzenarioa.

Iturria:Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin. 1967-2011. Lehen liburukia, 1967-1980 (Maiatz).