Juan Crisóstomo Arriaga konpositore bilbotarra zendu zen Parisen, 20 urte betetzear zela. Aitak erakutsi zion musika umetan, eta talentu handia zuela frogatu zuen. 11 urterekin hasi zen musika konposatzen, eta 15 urterekin Parisko kontserbatorioan sartu zen ikasle. Bere lanik ezagunenetako batzuk dira Esklabu Alaiak opera (1920an konposatua, 13 urterekin), Tres cuartetos (16 urterekin) eta Sinfonia re minorrean (17 urterekin). Bada Mozartekin alderatu izan duenik, eta Bilbon bere izena darama antzokiak.
Iturria: Wikipedia, Juan Crisóstomo Arriaga