argia.eus
INPRIMATU
Joxemiel Barandiaran hil zen, etnologo eta antropologo nekaezina

Joxemiel Barandiaran hil zen, etnologo eta antropologo nekaezina. Euskal kultura eta ohiturak aztertu zituen, eta 1917an Telesforo Aranzadi eta Enrike Egurenekin elkartuta, Euskal Herriko koba, trikuharri eta aztarnategiak aurkitu eta ikertzeari lotu zitzaion. 1936ko Gerra hasi zenean, Ipar Euskal Herrira egin zuen ihes, eta hamazazpi urtez egon zen Lapurdin, 1953an Ataunera itzuli zen arte. Makina bat zientzia-elkarteko kide izan zen, eta unibertsitatean irakasle aritu zen. Ataunen hil zen 101 urterekin.

Iturria: J. M. Barandiaran, azken agurrik ez (ARGIA, 1992ko urtarrilak 12).