argia.eus
INPRIMATU
Jostunen sindikatuko bost emakume hil zituzten falangistek Mallorcan

Falangistek jostunen sindikatuko bost emakume hil zituzten Mallorcan. Espetxetik Montuïriko komentura eraman, umiliatu, torturatu eta fusilatu egin zituzten. Beren izenak hauek dira: Catalina Flaquer, Antònia Pascual, Maria Pascual, Belarmina González eta Aurora Picornell i Femenias. Azken hau Alderdi Komunistaren Baleareetako buruzagi nagusietakoa zen, pertsona laizista, feminista eta errepublikarra.