argia.eus
INPRIMATU
Jose Ariztimuño Aitzol atxilotu zuten frankistek, ontziz Bilbora zihoala

Jose Ariztimuño Aitzol atxilotu zuten frankistek, ontziz Bilbora zihoala. Pasaian lurreratu eta Ondarretako kartzelan sartu, torturatu eta bi egunen buruan fusilatu zuten Hernaniko hilerrian. Euskaltzale, apaiz, kazetari eta idazle tolosarra, Primo de Riveraren diktadura osteko euskal kulturaren pizkundearen sustatzaile nagusietako bat izan zen. Abertzalea eta ELAren ideologoetako bat izan zen, eta 1936ko Gerra hasi berritan Lapurdin babes hartu arren, nazionalekin su-etena negoziatzeko asmoz gurutzatu zuen muga bestaldera.

Iturria: Eneko Aizpurua, Bidasoan gora (Elkar).