argia.eus
INPRIMATU
Jose Antonio Agirre Lehendakaria Brasilera iritsi zen nortasun faltsuarekin

Jose Antonio Agirre Lehendakaria Brasilera iritsi zen nortasun faltsuarekin. 1936ko Gerra galduta erbesteratu zenean, II. Mundu Gerrak egin zuen eztanda, eta naziengandik ihesi Belgikatik Alemaniara jo ostean, Europatik alde egin zuen. Uztailaren 31n Suedian José Andrés Álvarez Lastra (inizialak berdinak dira) panamarraren identitatea hartuta ontziratu zen eta alemaniarrek gerra deklaratutako itsas eremua zeharkatu zuen. Urriaren 9ra arte egon zen Brasilen beretzat eta familiarentzat pasaporte eta paperak arautzen zituen bitartean, eta egun horretan Uruguaira gurutzatuta, euskal lehendakari erbesteratua zela jakinarazi zuen.

Iturria: Ingo Niebel, A la caza del primer Lehendakari. Franco, Hitler y la persecución del primer presidente vasco (Penguin Random House).