Jatorrizko herriak erreserbetara bizitzera joateko agindu zuen AEBetako Gobernuak. Agindua bete ezean, militarki beren aurka egingo zutela mehatxu egin zieten. Ordurako AEB osoko tribuak guztiz zatikatuta zeuden, guda luzeak pixkana galtzen ari ziren eta pobrezia gorrian bizi ziren asko erreserbetan. 1887an erreserba horiek oraindik partzela txikiagotan banatzeko legea ezartzen saiatu ziren, amerindiarrek nekazari estatubatuarren gisako jabetzak izan zitzatela argudiatuta, baina jatorrizko herri ugarik uko egin zioten identitate kolektiboa eta lurra lantzeko praktika komunala deuseztatzeari, hala nola Dakota herriak.
Iturria: Nick Estes, Gure historia da etorkizuna. Standing Rock vs Dakota Access oliobidea, eta indigenen erresistentziaren tradizio luzea (Katakrak).