argia.eus
INPRIMATU
Istripu nuklearra izan zen Andaluzian, Espainiako Estatuan

Istripu nuklearra izan zen Andaluzian, Espainiako Estatuan. Airean erregaia hartzen ari zen hegazkin militar estatubatuar batek talka egin zuen erregaia hornitzen zion zisterna-hegazkinarekin. Tripulazioetako zazpi pertsona hil ziren, eta lau bonba termonuklear erori ziren Palomares herrian. Haietariko bi osorik eta erradiazio-ihesik gabe berreskuratu zituzten. Beste biek eztanda egin eta bi kilometro koadro plutonioz kutsatu zituzten. Informazio eta Turismo ministro zen Manuel Fragak eta AEBetako enbaxadoreak bainua hartu zuten Palomaresko hondartzan, ez zegoela erradiaziorik eta bertan bainatzea “segurua” zela gezurra esanez. Bi herrialdeetako gobernuek Palomaresko biztanleak erabili zituzten erradiazioak gizakiengan dituen ondorioak ikertzeko.

Iturria:Rafael Espino, 59 años de Palomares: Franco y EE. UU. usaron a los vecinos para experimentar en Almería (Diario de Almería, 2025eko urtarrilak 18).