argia.eus
INPRIMATU
Istiluak izan ziren Barricadak Madrilen emandako kontzertu baten ostean

Istiluak izan ziren Barricadak Madrilen emandako kontzertu baten ostean. Leganesen izan zen eta kontzertua amaitu zenean, askok beren etxeetara itzultzeko garraio publikorik ez zutela eta, protestak hasi ziren. Tren zerbitzurik ez zegoen eta hiriarteko autobusak orduro pasatzen ziren. 1.000 lagun inguru hirian sakabanatu ziren kalteak eraginez, autoak eta zenbait eraikinetako kristalak hausten. Zenbait zauritu ere izan ziren. Ekainaren 23an ere istiluak izan ziren leku berean, milaka gazte bildu zituen La Polla Recordsen kontzertua bertan behera geratu zenean.

Iturria: Ana Roldán, Mil jóvenes causan graves destrozos en Leganés tras un concierto de rock duro (El País, 1991ko maiatzak 6) + Grupos de jóvenes apedrean el Ayuntamiento de Leganés tras la suspensión de un recital de rock (El País, 1991ko ekainak 24).