argia.eus
INPRIMATU
Istiluak Angelun eta Baionan, Biarritzeko Europar Batasunaren goi-bileraren harira

Istiluak Angelun eta Baionan, Biarritzeko Europar Batasunaren goi-bileraren harira. Preso eta iheslarien aldeko manifestazioa abiatu zen Baionatik, aldarrikapena goi-bileraraino eraman asmoz. Angeluko erdigunean Poliziak bidea moztean hasi ziren istiluak. Harriak, molotov koktelak eta gas negar-eragileak bota zizkioten elkarri, eta 40 atxilotu izan ziren. Batzuek lortu zuten Biarritzera iritsi eta presoen aldeko aldarriak Espainiako presidente Zapaterori helaraztea, baina han ere Poliziak gas negar-eragilez eraso egin zien herritarrei. Nazioarteko prentsan sona handia izan zuen protestak.

Eneko Bidegain, Istiluak, zaurituak eta atxilotuak gertatu dira mobilizazioetan, Baionan eta Angelun (Euskaldunon Egunkaria, 2000ko urriak 14).