argia.eus
INPRIMATU
Israelgo armadak eraso egin zion Gazara laguntza humanitarioa zeraman 'Askatasunaren ontzidia'-ri

Israelgo armadak eraso egin zion Gazara laguntza humanitarioa zeraman zortzi itsasontziko Askatasunaren ontzidiari, nazioarteko uretan. Ontzietan zihoazen hamar ekintzaile hil zituzten, horietatik bederatzi erasoan bertan; hamargarrena ospitalean, lau urte koman igaro ostean. Gaza lurralde palestinarra blokeatuta edukitzea da Israelen politiketako bat.