argia.eus
INPRIMATU
Iruñeko sanferminetako txupinazoan udaletxeko plazan ikurrina alderik alde jarri zuten arrantzaleen aurkako epaiketa hasi zen

Iruñeko sanferminetako txupinazoan udaletxeko plazan ikurrina alderik alde jarri zuten arrantzaleen aurkako epaiketa hasi zen. Arrantzaleek akusazioa onartu zuten, eta ikurrinak udaletxeko balkoian egon behar zukeela azpimarratu. Mikel Valdivielso, Iñigo Ramallo, Josu Gracia, Natxo Barriuso eta Iker Garciak ekintza segurtasun neurri zorrotzak hartuta burutu zutela azaldu zuten epailearen aurrean, eta txupinazoa atzeratu bazen, ez zela izan arriskuagatik, ikurrinarekiko ezinikusiagatik baizik. Desordena publikoa egotzita fiskalak 5 urteko espetxe zigorra eskatu zuen haien aurka, eta bi urtekoa Iruñeko Udalak.

Iturria: Martxelo Diaz, Los «arrantzales» asumen su acción y destacan que la ikurriña debía estar en la balconada (Naiz, 2014ko urriak 8).