argia.eus
INPRIMATU
Irakeko gerra jarraitzen ari ziren bi kazetari hil zituen Bagdaden armada estatubatuarrak

Irakeko gerra jarraitzen ari ziren bi kazetari hil zituen Bagdaden armada estatubatuarrak. Tanke batetik tiro egin zuten Palestine hotelaren aurka. Kazetariak José Couso galiziarra eta Taras Protsyuk ukrainarra ziren, Telecinco katekoa eta Reuters agentziakoa, hurrenez hurren. Tareq Ayyoub kazetari palestinarra ere hil zuten Bagdadeko Al Jazeeraren egoitzaren aurkako erasoan. Egun hartan, AEBen kontrolpekoak ez ziren emisio guztiak eten ziren Bagdaden. Argazkian, Espainiako kongresuko fotokazetarien protesta Aznarren aurrean.

Iturria: Victor Ibañez, 20 años sin José Couso: “Todos los gobiernos españoles han sido cómplices de que no se investigara el caso” (2023ko apirilak 21).