argia.eus
INPRIMATU
Indalezio Bizkarrondo Bilintx hil zen Donostian, bertsolari eta olerkari erromantiko ezaguna

Indalezio Bizkarrondo Bilintx hil zen Donostian, bertsolari eta olerkari erromantiko ezaguna. Bizitza gogorra izan zuen, eta gaztetan izandako istripu baten ondorioz aurpegia desitxuratua zuen. Ideia aurrerakoiak zeuzkan, karlistaldian liberalen alde egin zuen eta bizitza osoan euskararen alde lan nekaezina egin zuen. Urtarrilean karlistek jaurtitako granada batek larri zauritu zuen, bere logelan errebotez sartuta hankak hautsi zizkionean.

Iturria: Antonio Zavala, Bilintx. Bertsoak eta bizitza (Sendoa)