argia.eus
INPRIMATU
Ijitoen aurkako Sarekada Handia egin zuten Espainian

Ijitoen aurkako Sarekada Handia egin zuten Espainian. Ensenadako markesak agindu zuen, haiek desagerrarazi asmoz. Gizonak armategietara lan esklaboa egitera bidali eta emakumeak giltzapetu egin zituzten, haien artean banandu asmoz. 7.760 lagun sartu zituzten preso, gehienak osasun eta higiene baldintza tamalgarrietan. 1499ko Pragmatikak abiatu zuen Espainiako Erresumako ijitoen aurkako errepresioa. Haien kontrol eta menderakuntzarako estrategiak abiatu ziren, beren aurkako estigmatizazio eta kriminalizazio dinamiken bidez. Halere, erresistentziarako eta antolakuntzarako gaitasun handia erakutsi zuen romani herriak, eta ez zuten haiek menperatzea lortu.

Iturria: Manuel Martínez Martínez, Clamor y rebeldía. Las mujeres gitanas durante el proyecto de exterminio de 1749 (Historia y Política, 40. zkia., 2018).