I. Mundu Gudako erreklutamenduaren aurkako matxinada abiatu zuten AEBetako Oklahoman. Ehunka nekazari eta langilek osatutako mugimenduak autoritateei aurre egin zien eta istiluak sortu zituzten. Mugimendu anitza izan zen, eta arrazakeria oso indartsu zabalduta zegoen garaietan, batu egin ziren zuriak, afroamerikarrak, eta jatorrizko herriak Arto Berdearen Matxinadan (Green Corn Rebellion). Washingtonera protesta martxa prestatzen ari zirela ehunka pertsona atxilotuta, mugimendua zapaldu zuen Guardia Nazionalak.
Iturria: 400 draft-defiers form mob near Ada; State rushes help (The Daily Oklahoman, 1917ko abuztuak 3).