argia.eus
INPRIMATU
Herri Urratsera bidean zirenen aurka kargatu zuen Espainiako Poliziak Behobiako ordainlekuan, Irunen

Herri Urratsera bidean zirenen aurka kargatu zuen Espainiako Poliziak Behobiako ordainlekuan, Irunen. Kontrola jarrita, Hego Euskal Herritik zihoazenei Senperera Seaskak antolatutako ikastolen aldeko jaira iristea zailtzea zuten helburu. Bi kilometrotako auto-ilaran zain zeudenek, orduek aurrera egin ahala, bide bazterretan hamaiketako eta bestelako ekintzaz arindu nahi izan zuten itxaronaldia. Jendeari pazientzia agortzen joan ahala, protestak hasi ziren eta furgonetan iritsitako poliziek liskarren aurkako materialaz bortizki jo zuten errepide hartan haien erruz ez atzera ez aurrera zeudenen aurka.

Iturria: Iker Bizkarguenaga, Cargas policiales contra Herri Urrats, boicot institucional a Korrika (Naiz, 2024ko maiatzak 11).