argia.eus
INPRIMATU
Haurrei izen euskaldunak jartzea debekatu zuen Cadena Eleta Gasteizko apezpiku nafarrak

haurrei izen euskaldunak jartzea debekatu zuen Cadena Eleta Gasteizko apezpiku nafarrak. Euskaldun ugarik esana zioten euren seme-alabak euskarazko izenez ez bazen, ez zituztela bataiatuko. Horren aurrean, “hausnarketa paternalaz”, haien asmoak atzera botatzen zituen. Apezpikuaren ustetan, abertzaletasunak gazteei “adimena ilundu” eta “bihotza usteltzen” zien. Cadena Eleta hil eta hilabete batzuen buruan, Erromak baliogabetu egin zuen haurrei euskal izenak jartzeko debekua.