argia.eus
INPRIMATU
Hanburgoko matxinada hasi zen, Alemanian

Hanburgoko matxinada hasi zen, Alemanian. Alemaniako Alderdi Komunistako atalik militanteenak abiatu zuen, Hanburgoko hamazazpi polizia-etxe eta Schleswig-Holstein probintziako beste zazpiri eraso egin eta bertatik armak eskuratuz. I. Mundu Gerra galdu osteko zigorren ondorioz, Alemaniako Weimarreko Errepublika krisi sakonean zen, hiperinflazio tasa oso altuekin. Egoera horrek Alderdi Komunistaren igoera eragin zuen, egiturazko krisiari erantzuna langile mugimendutik emateko asmoz. Bi egunetan poliziak matxinada zapaltzea lortu zuen, ordea. 21 matxinatu, 17 polizia eta gatazkarekin zerikusirik ez zuten 61 lagun hil ziren istiluetan, eta 1.400 ezkertiar atxilotu zituzten.

Iturria: Wikipedia, Levantamiento de Hamburgo