argia.eus
INPRIMATU
Hamaika Telebista sortu zuten

Hamaika Telebista sortu zuten. Ondorengoek bultzatu zuten: Elkar, Euskaltel, Bainet, Berria barne duen Euskarazko Komunikazio Taldea, Gara barne duen Euskal Komunikabideen Hedapenerako Elkartea eta Noticias taldea barne duen Compañía Multimedia del Norte. Telebista kate handien aldean aurrekontu txikiagoarekin funtzionatzen duen telebista euskaldun, euskaltzale, independente eta parte hartzailea da Hamaika TB. Egoitzak Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean dauzka, eta Euskal Herriko gaurkotasuna eta kultur adierazpenak lantzen ditu batik bat.

Iturria: Wikipedia, Hamaika Telebista